Pasa den ostiralean, martxoak 24, 2016-2017 ikasturteko Giltzarriren 2.Biltzarra ospatu zen. Giltzarriko Kontseiluko kideen ardurapean eta lan dinamika ezberdinak landuz, nerabeek euren arteko indarkeriari buruz, bullying-ari buruz, tolerantziari buruz… eztabaidatzen ari ziren. Jardunaldian (4 bloke nagusietan banatuta), Giltzarriko neska-mutilen parte-hartzea aktiboa nabarmentzen dugu.