Herriko Plazan kokatuko da Karpa Gaztea. Karpa honek atrakzio teknologikoak ditu barruan: surf, arraun eta uretako motoen simulatzaileak. Tailerrak eta partaidetzazko elementu teknologikoak ere instalatuko dira, kroma bideo bat edo “training” programa bat, besteren artean, eta horietan egin ahal izango dituzte gazteek beren animazioak eta bideoak.