EMOZIO JARDUNALDIAK 2026

“Estresa aztertzea eta maneiatzea: egunerokotasunerako tresnak”

UNICEFen Espainiako Barometroaren arabera, 10 nerabetik 4k uste dute azken urtean buruko osasun arazoak izan dituztela. Noten eta errendimendu akademikoaren presioa aipatzen da gaitz honen arrazoi nagusietako bat bezala.

Inoiz sentitu baduzu presio akademikoa ez dela lan-karga soil bat, baizik eta nota bikainak lortzearekin, ikaskideen artean nabarmentzearekin edo unibertsitaterako sarbidea bermatzeko familiako eta gizarteko itxaropenak betetzearekin lotutako estres, antsietate edo gainkarga sentsazioa, hau da zure espazioa.

Otsailaren 20an eta 27an zuekin elkartuko gara, bi saiotan, presio akademikoa nola jasaten ari zaren eta zure ongizatea nola hobetu dezakezun hitz egiteko.

Jardueren programa:

1. “Ohiturak eta antolaketa hobeto ikasteko”

    ◦ Data: Otsailak 20.

    ◦ Ordutegia: Bi txanda eskuragarri, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.

    ◦ Lekua: CIS, Parque de Los Hermanos.

2. «Presioa dagoenean: hura kudeatzeko tresnak»

    ◦ Data: Otsailak 27.

    ◦ Ordutegiak:

        ▪ 1. taldea: 16:30etik 18:00etara.

        ▪ 2. taldea: 18:30etik 20:00etara.

    ◦ Lekua: Topaleku Barakaldo (CIS).

Familientzako saioak ere egingo ditugu, etapa honetan hobeto lagundu ahal izateko helburuarekin:

“Presiorik egin gabe exijitzea: familien/hezkuntza-eragileen eginkizuna presio akademikoaren aurrean”

    ◦ Data: Otsailak 26.

    ◦ Ordutegia: 18:30etik 20:00etara.

    ◦ Lekua: Topaleku Barakaldo (CIS).

Saio hauetan izena emateko, Topalekuetara joan edo 94 4789597 / 94 4789641 telefono zenbakietara deitu behar duzu.