Zer dugu zain uda honetan?
Gustu guztietarako planak daude, aukeratu gehien gustatzen zaizuna:
☀️ 2026ko Eklipsea: Abuztu honetan eguzki eklipse oso historiko bat biziko dugunez, tailer berezia izango dugu betaurreko seguruak egiteko. Presta zaitez urteko ekitaldirako! Ekainaren 16an eta 17an Barakaldon eta Gurutzetan, hurrenez hurren. 2008 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilentzat.
🏄♂️ Surf Camp: Olatuak hartzeko, teknika ikasteko eta hondartzaz gozatzeko plan ezin hobea. Ekainak 22, 23 eta 24. 2008 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilentzat.
🌲 Abentura bete-betean: Sopuerta Abenturako tirolinetan energia erretzeko txangoa, ekainaren 30ean (2008-2014 bitartean jaiotako neska-mutilentzat) eta Gorlizen kayaka Taupadabenturarekin , uztailaren 8an (2008-2013 bitartean jaiotako neska-mutilentzat)
🎵 Musika Ekoizpen Tailerra: Musika maite baduzu eta zure erritmoak, taupadak edo abestiak hutsetik sortzen ikasi nahi baduzu, hau da zure lekua. Ekainaren 17an eta 18an Barakaldoko Topalekuan, 2008 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilentzat
.









