¡Karmenak hemen dira! Osatu zure kuadrilla eta parte hartu Gazte Koadrilen Megamaratoian
12 eta 18 urte bitartean badituzu, Barakaldon bizi bazara eta jai hauetarako behin betiko planazoaren bila bazabiltza, utzi bilatzeari. Izena eman Gazte Kuadrillen Megamaratoian. Aurten XX. urteurrena ospatzen dugu!
Zer da Gazte Kuadrillen Megamaratoia?
Imajinatu arratsalde oso bat lagunekin trebetasun, adimen, lankidetza eta, batez ere, umore probak gainditzen! Hemen ez duzu atleta olinpikoa izan behar; barre egiteko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar.
Ondo apuntatu data: uztailaren 14a, 18:00etan.
Nola emango dugu izena?
Oso erraza da, baina adi egon!. Koadrilek gutxienez 5 pertsona izan behar dituzte eta izena emateko epea ekainaren 19an amaitzen da. Izena emateko bi modu dituzu:
-Online: Bidali baimena eta dokumentazioa giltzarri@barakaldo.eus helbidera.
– Aurrez aurrekoa: Topalekuetan (CIS Anaien Parkean edo Gurutzetako Gizarte Etxean).
Zalantzarik baduzu, bilatu zure Instagramean edo galdetu hezitzaileari.








