Gaur esperimentu erraz eta polit bat egingo dugu. Etxean egingo duzu? Oso erraza da eta material gutxi behar dira egiteko.
1. Edalontzi bat olioz beteko dugu.
2. Kolore ezberdineko elikagaien koloragarri likidoak gehituko ditugu, eta gero, irabiatu.
3. Edukia urez betetako kristalezko ontzi batera botako dugu.
4. Koloreetako tantak poliki-poliki eroriko dira.
Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram)