Datu babesari buruzko informazio osagarria

Tratamenduaren arduraduna

Ohiko posta bidez jar daiteke interesatua tratamenduko arduradunarekin harremanetan, honako helbidera idatziz: Barakaldoko Udala. Gazteria Zerbitzua. Herriko Plaza, 1. 48901 Barakaldo.

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri nahi izatera: dpd.dbo@barakaldo.org

Tratamenduaren xedea

Sustatutako jardueretarako izen-emateak kudeatzea, bai eta jarduera horietako argazki eta bideoak baliatzea eta horiei buruzko informazioa helaraztea ere.

Datu-bilketaren helburua betetzeko behar den denbora guztian gordeko dira datuak, bai eta aipatu helburutik eta datuak tratatzetik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko ere. Artxiboei eta dokumentuei buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Datuok ez dira baliatuko erabaki automatizatuak hartzeko, ez eta profilak prestatzeko ere.

Tratamenduaren zilegitasuna

Interesatuen baimen ematea da datu pertsonalen tratamenduaren legezko oinarria.

Baimenaren hartzaileak

Eskaera-orriak xede duen gaiari lotutako udal zerbitzu eskudunari jakinaraziko zaizkio bildutako datuak, eta ez zaizkio beste inori lagako, lege betebeharra dagoenean izan ezik. Lagatzekotan, enpresa adjudikaziodunei lagako zaizkie, aisia jarduerei buruzko kontratuak bete ditzaten.

Ez da aurreikusten nazioarteko datu-transferentziarik.

Interesatuen eskubideak

Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezeztatzeko eta horien kontra agertzeko eskubidea erabil dezake interesatuak, dagokion arduradunari azaldutako moduan eskatuta.

Interesatuak eskubidea du datuak tratatzeko eman duen baimena edozein unetan kentzeko, eta horrek ez dio aurretik emandako baimenean oinarritutako zilegitasunari eragingo.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamatzeko eskubidea du interesatuak.