Kaixo! Kaixo! Aste honetan, Tash Sultana 25 urteko abeslari eta konpositore australiarraren abesti bat ekarriko dizuegu. Hiru urte besterik ez zituela, bere lehen gitarra jaso zuen, bere aitonaren opari bat. Ordutik, Tash Sultanaren helburuetako bat ahalik eta instrumentu gehien jotzeko gai izatea izan da, pianoa, perkusioak, baxua, flauta, saxofoia, tronpeta eta sintetizadoreak modu autodidaktan ikasiz eta gitarra nabarmenduz, bere musikaren funtsa osatzen baitu.
Zein instrumentu gustatuko litzaizuke jotzen ikastea?