Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako irteera eta Sukarrieta.
Bigsup-a taula handi batean egiten da, zutik edo belauniko, arraun baten laguntzaz.
ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantziak, toalla, kamiseta bat aldatzeko, busti daitezkeen oinetakoak (ahalik eta estu eta itxienak), hamaiketakoa eta bazkaria
Ekainaren 25ean, 09:30-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara
itzuliko. Prezioa: 5,34 €.