Gaur Idoia Asurmendiaren proiektu berria erakutsiko dizuegu, “Ilun eta abar” lehen diskoa atera berri duen neska arabarra. Txikitatik bere etxeko musika tresnekin esperimentatzen hasi zen. Proiektu horren bidez, Idoiak hainbat adierazpide artistiko uztartzea du helburu, hala nola poesia, ilustrazioa, animazioa eta tresna nagusi gisa, bere musika.