Gaur gure beldurrei buruz gogoeta eginaraziko digun ipuin bat utziko dizuegu, espero dugu zuen gustukoa izatea!
Halako batean, lehoi bat ur zabaleko laku batera hurbildu zen bere egarria baretzeko, ta hurbiltzerakoan bere aurpegia islatuta ikusi zuen, eta pentsatu zuen: “Hara! Laku hau lehoi honena izango da. Kontu handiz ibili beharko dut berarekin “. Izututa, uretatik erretiratu zen, baina hainbesteko egarria zuenez, uretara itzuli zen. Han zegoen berriro “Lehoia”. Zer egin? Egarria handitzen zihoan, eta ez zegoen hurbileko beste lakurik. Atzera egin zuen. Minutu batzuk geroago, berriro saiatu zen, eta “Lehoia” ikustean, mehatxuz ireki zuen ahoa, baina beste “Lehoiak” gauza bera egiten zuela ikustean, ikara sentitu zuen. Korrika atera zen, baina hainbeste zen egarria! Behin eta berriz saiatu zen, baina beti ihes egiten zuen ikaraz. Baina egarria gero eta biziagoa zenez, azkenean lakuko ura edatea erabaki zuen, edozer gertatzen zela ere. Hala egin zuen. Eta burua uretan sartzean, “Lehoia” desagertu egin zen!
Jarraitu sareetan!!! Instagramen @giltzarri giltzarrietxean@gmail.com