Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

TOPALEKU DIGITALA: Sormenezko manikura

18/02/202119/02/2021

foto de los materiales

Kaixo! Inauteriak dira! Horregatik, sormenezko manikura egitera animatzen zaituztegu: Begira zelako marigorringo politak! Margotu itzazu zure azazkalak eta bidali argazkitxo bat!

JARRAIBIDEAK:

1. Hona hemen erabiliko ditugun materialak: esmalte gorria, beltza eta zuria, kotoia, lima eta puntzoia edo zotza.
2. Azazkalak lima itzazu forma borobildua emanez.
3. Esmalte gorriarekin azazkalak margotu, eta lehortu arte itxarongo dugu.
4. Esmalte beltzarekin burua marraztuko dugu.
5. Puntzoi edo zotz batekin erdiko marra egingo dugu.
6. Orain, puntutxoak egingo ditugu marraren bi alboetan.
7. Esmalte zuriarekin bi begitxoak marraztuko ditugu.
8. Kontuan izan bi puntu zuri horiek nahiko lodiak izan behar direla.
9. Lehortzen denean, esmalte beltzarekin beste bi puntutxo beltz txikiagoak egingo ditugu puntu zurien gainean.

Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram)

giltzarri@barakaldo.eus

Details

Start:
18/02/2021
End:
19/02/2021
Event Tags:
, , , ,