Kaixo! Gaur, Barakaldoko erdigunean dagoen liburu denda berezi bat eta haren jabea den Enya Diez ezagutarazi nahi dizuegu. Enyak 28 urte ditu, eta bizi dugun pandemia tarteko dela, zera dio: “Liburu-denda bat baino zerbait gehiago bihurtu da. Proiektu bat da, elkartzeko leku bat, atseden hartzeko leku bat, jende zoragarria ezagutzeko toki bat”.
Liburu mota ugari izateaz gain, Enyak gai ezberdinetako hitzaldiak antolatzen ditu, baita liburuen aurkezpenak ere egileekin. Gainera, irakurketa-klub bat ere burutzen du Barakaldo Antzokian, edukiera mugatuarekin. Anima zaitez liburu-denda berezi hori ezagutzera eta irakurketaren gozotasunean murgiltzera!
Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram)
giltzarri@barakaldo.eus