Aste honetan Maitane Alonso Monasteriori buruz hitz egin nahi dizuegu, 20 urteko neska bizkaitarra da, eta medikuntzako ikaslea eta ikertzailea da. Munduko jakien ekoizpenaren heren bat baino gehiago bota egiten dela jakitean, elikagaien bizitza produktu kimikorik eta energia-gasturik gabe luzatzeko makina bat fabrikatu zuen. “Bakoitzak bere harri-koskorra ekarri behar du, eta munduan bere lekua bilatu” esaldi honekin Maitanek mundua alda daitekeela erakusten digu, nahi izanez gero.
Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram)