TOPALEKU DIGITALA: Bitxikeriak

Krokodiloek zaldi batek bezain azkar egin dezakete korrika. Baina, ba al zenekien ezin dutela mihia atera? Hain azkar korrika egiteagatik nekatuta daudenean ere ez! Krokodilo baten burmuinak pertsona baten erpuruaren tamaina du. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Esperimentua. Koloreetako euria.

https://youtu.be/9eEKaYzKXnA Gaur esperimentu erraz eta polit bat egingo dugu. Etxean egingo duzu? Oso erraza da eta material gutxi behar dira egiteko. 1. Edalontzi bat olioz beteko dugu. 2. Kolore ezberdineko elikagaien koloragarri likidoak gehituko ditugu, eta gero, irabiatu. 3. Edukia urez betetako kristalezko ontzi batera botako dugu. 4. Koloreetako tantak poliki-poliki eroriko dira. Jarraitu sareetan! […]

ONLINE TALDEAK: Sukaldaritza – Piper beteak

https://youtu.be/o42G0_fjwY8 Gala-bazkari batean inoiz ez da falta piperren betegarria babesten duen gabardina. Badakizu egiten? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=V2zlxPm3YcI Aste honetan euskal musikaren klasiko batekin gatozkizue, Su Ta Gar taldearen Itxaropena abestiarekin hain zuzen ere. Ezagutzen duzue, ezta? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Logika jolasak

Aurkitu logika: 3+1=24 5+2=37 7+2=59 8+1=79 7+5=212 15+3=1218 Gaur logika ariketa hau egitera animatu nahi zaituztegu. Zelan aritzen zarete matematiketan? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Erlaxazio-ariketak

Aste honetan erlaxazio-ariketak egitea proposatzen dizuegu. Oso garrantzitsua da arnasketa ondo egitea, lehenengo eta behin birikak airez bete, eta gero aire hori sabelerantz eraman behar dugu. Airea hartzean hartzen dugu postura, eta airea botatzean, luzatzen. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Adriana Uribesalgo

Adriana Uribesalgo ekintzaile gaztea eta “Ekomodo”-ren sortzailea da. Osagarri jasangarrien moda-marka bat, birziklatutako materiala produktu (elikadura-ontziak edo automozio- eta ehungintza-sektorekoa) bihurtzen duen Europako industria-enpresa bakarra. Zertan gustatuko litzaizuke zuri ekitea? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Haurren Esklabotzaren aurkako Nazioarteko Eguna

Bihar haurren esklabotzaren aurkako eguna da. Jabetzen al zarete egoera horrek gaur egun ere jarraitzen duela munduko herrialde askotan? Zoritxarrez, mundu mailan 200 milioi haur baino gehiagori eragiten dien errealitatea da, eta menderatzeko modu desberdinen bidez adierazten da, besteak beste: nahitaezko lana, haurren salerosketa, etxeko esklabotza, ezkontza behartua, soldadu izateko erreklutamendua. Espero dezagun egunen batean […]

TOPALEKU DIGITALA: Bitxikeriak

Dakizuenez, koalek biziki atsegin dute lo egitea. Baina zenbat ordu lo egiten dutela uste duzue? Egunean bi orduz besterik ez dira egoten esna. Gainerako hogeita bi orduak… lo seko igarotzen dituzte! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=GVxsUa3QpQ0 Gaur bi neska euskaldunen abesti hau gomendatu nahi dizuegu, “Hemen eta Orain” izenburua dauka. Aneguria eta AIAMA ezagutzen dituzue? Txekea itzazue! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus