TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=GVxsUa3QpQ0 Gaur bi neska euskaldunen abesti hau gomendatu nahi dizuegu, “Hemen eta Orain” izenburua dauka. Aneguria eta AIAMA ezagutzen dituzue? Txekea itzazue! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu @lahiperactina

https://youtu.be/E_DSBDvYJmI Aste honetan Sandra Ortonobes ezagutarazi nahi dizuegu, sareetan “La hiperactina” izenez ezaguna. Biomedikuntza Zientzietan graduatua da eta La Hiperactina izeneko dibulgazio-kanala sortu zuen Youtuben. Bertan, biomedikuntzari eta giza gorputzari buruzko gaiak modu errazean lantzen ditu. Ezagutu ezazue! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=Qn4O-mxtovI&list=RDQn4O-mxtovI&start_radio=1 Aupa! Aste honetan abesti hau gomendatu nahi dizuegu. Hoo, Enkore taldea utzi eta bakarlari ari da orain. Entzun al duzu bere trap abestia? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Ama Lurraren Nazioarteko Eguna

https://www.youtube.com/watch?v=H1RoR6J3dMk Kaixo! Bihar, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna da, eta, horregatik, Ingurumen Hezkuntzari buruz jakiteak duen garrantzia gogorarazi nahi dizuegu. Ingurumen Hezkuntzaren helburua ingurumenarekiko kontzientzia, ezagutza ekologikoa, jarrerak eta balioak ematea da, ekintzetarako konpromisoa hartzeko eta, hartara, garapen egokia eta jasangarria lortzeko. Laguntzeko modu erraz bat geure burua hornitzeko geure elikagaiak landatzea da. Horregatik, zuen marrubiak […]

TOPALEKU DIGITALA: Bitxikeriak

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA Liburuak eta ateak gauza bera dira; ireki eta beste mundu batera pasatzen zara. Galderak: 1.Zergatik ospatzen da apirilaren 23an? a) Egun horretan William Shakespeare hil zelako b) Egun horretan Miguel de Cervantes hil zelako c) Egun horretan Inca Garcilaso de la Vega hil zelako d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira 2.Zein da […]

TOPALEKU DIGITALA: Liburuaren Nazioarteko Eguna

Aupa! Aupa! Gaur, apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta, horregatik, 4 liburu gomendatu nahi dizkizuegu, liburu berri bat hasteko asmotan daudenei bereziki. Gustukoak izatea espero dugu! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Barakaldo Oinez – Pagasarri

Aupa! Gaur, Barakaldo inguruko mendi mitiko bat gomendatu nahi dizuegu, Bilboko Pagasarri mendia. Autorik ez baduzue, Indautxuraino metroan joan zaitezkete eta handik abiatu. Ibilbide sinplea da. Bilbo osoko bista politez gozatzeko aukera ematen du. Hemenduzue ibilbide osoaren esteka. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Haiku bat egin

Joan den astean, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horregatik, eta hemen duzun esteka hartuta , zure lehen haikua idaztea proposatzen dizugu. Haiku bat hiru bertsoz osatutako olerki labur bat da, eta sentimendu edo irudi bat islatzeko hizkuntza sentsoriala erabiltzen du. Jatorrian, olerkari japoniarrek garatu zuten poesia mota hori, eta euren inspirazioa naturan edo esperientzia […]

TOPALEKU DIGITALA: Edukiontzi marroi berria

Edukiontzi marroi berria etxeko edo hiriko materia organikoaren gaikako bilketarako erabiltzen da. Gainera, birziklatzean, ongarri naturala lortzen dugu landareentzat, eta hondakin zena baliabide bihurtzen da. Galdera hauei erantzuten jakingo zenuke? 1- Hondakin hauetako zein bota dezakegu? A- Haragia eta arrainak B- Frutak eta barazkiak. C- Pasta, arroza eta gailetak D- Aurreko guztiak 2- Zein da […]

TOPALEKU DIGITALA: Bitxikeriak

Badakizue zer soinu egiten duen jirafak? Jirafa da ahots-kordarik ez duen ugaztun bakarra. Zer esan nahi du horrek? Bada, erabat mutua dela. Halaber, egunean 7 minutuko loaldia egiten du, eta zutik, gainera. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus