HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA: #amiyodel2030

Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Eguna izango da. Horregatik, aste honetan hainbat jarduera proposatuko dizkizuegu haur eta nerabeen eskubideei buruz hausnartzeko. Zuek zarete protagonistak, entzun diezazuela! Gaur, UNICEF.ek proposatutako oso jarduera polita ekartzen dizuegu, animatzen? https://ciudadesamigas.org/dia-universal-de-la-infancia-20n/

ONLINE TALDEAK: Hiriko Dantza – Koreografia

Gaur Arkaitzek koreografia berri baten zati bat ekarriko dizue. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus   https://youtu.be/hscuR82PUjw

IRAKURKETA TXOKOA: Book Questions Erronka (Ainhize)

Hona hemen Luciaren “IrakurketaTxokoa”ren erronkaren beste bideo bat. Oraingoan, Ainhize izango da liburuen inguruko galderei erantzungo diena. Zuk ere erronka honetan parte hartu nahi baduzu, iruzkinetan utz dezakezu, zuzeneko mezuan edo posta elektronikoz bidal dezakezu irakurketalucia@gmail.com helbidera. jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram)   https://youtu.be/AZEouFzSzZQ

EUSKARALDIA: Inkesta

Euskaraldia heltzear dago eta jakinean zaudetela ziurtatzeko inkesta bat ekarri dizuegu. – Noiz hasiko da? – Zenbat egun euskeraz? – Zein rol hartuko duzu? Erantzunak Instagrameko storietan topa ditzakezu. Jarrai gaitzazu sareetan! Instagram: @giltzarri giltzarri@barakaldo.eus

HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA: Jolasa – “Aventura en la selva”

“Haurren Eskubideen” astea dela eta, gaur online jolasteko mahai-joko baten link.a utziko dizuegu, honek neska-mutil askok eskolan ikasteko aukera berdinak izatea eragozten dizkieten oztopoak ulertzen lagunduko digu. Kontuan izan behar dugu askotan zailtasunak aukera bihur daitezkeela. Horregatik, parte hartzera eta galderei erantzutera gonbidatzen zaituztegu: Zer gauzek egiten dizuete aurreratzea eta zeintzuk atzeratzea? Uste duzue gauza […]

HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA: Abestia

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna ospatzen da. Horregatik, Oasis taldearen “Whatever” abesti berezia dakarkizuegu gaur, taldekideek esan zuten bezala, bere patua bere eskuetan baino ez zegoela adierazteko modua izan baitzen. Ez ahaztu: libre zarete edozer gauza egiteko, aukeratzen duzuen edozein gauza. Jarrai gaitzazu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

ONLINE TALDEAK: Gitarra – Akorde Txikiak

Gaur Danik bostgarren gitarra klasea ekarriko dizue. Goza dezazuen espero dugu. Jarraitu sareetan! www.giltzarri.info giltzarri@barakaldo.eus https://youtu.be/h5rX1XzV9GQ

HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA: Inkesta

Gaurkoan Haurtzaroaren Eskubideen inguruko inkesta ekarri dizuegu. Ea zenbat asmatzen dituzuen. Zorte on! Legez, haur guztiek eskubide berberak dituzte? Eskubideen artean, parte hartzekoa dago? Eta jolasteko eskubidea? Noiz sinatu zen Haurren Eskubideei buruzko hitzarmena? Zure ustez, garrantzitsua da haurren eskubideak ezagutzea? Erantzunak Instagrameko storietan topa ditzakezu. Jarrai gaitzazu sareetan! Instagram: @giltzarri giltzarri@barakaldo.eus

HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA

Gaur, azaroak 20, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, UNICEFen bideo motibatzaile hau dakarkizuegu. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus https://youtu.be/2RdGJdiHRTk