TOPALEKU DIGITALA: Inkesta – Animaliak

Gaurkoan zientziaren inguruan, eta bereziki, gure animalien inguruan gehiago ikasteko hiru galderaz osatutako inkesta dugu. Errez-erreza eta arin-arin egitekoa. Ba al dakizu… – Elefanteak salto egiteko gai diren ala ez? – Arrainek ura edaten duten ala ez? – Jirafek soinurik ateratzen duten ala ez? Erantzunak Instagrameko storietan topa ditzakezu. (@giltzarri)

IRAKURKETA TXOKOA: Aurkezpena

Bueltan gaude!! Ikasturte honetan, Lucíaren “Irakurketa txokoarekin” jarraituko dugu, eta, gainera, berrikuntza askorekin gatoz: elkarrizketak neska-mutilei, idazleei, bingo-book, gomendioak, berriak, anekdotak, asmatu nork,… Horretarako, zuen laguntza behar dugu, seguru hortik asko gustatu zaizuen libururen bat daukazuela, idazleren baten pasadizoren bat entzun duzue, irakurketari buruzko bideo bitxiak,… Liburuen munduarekin zerikusia duen guztia ongi etorria da, eta […]

TOPALEKU DIGITALA: Esaldia

Greta Thunberg aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzen duen 17 urteko gazte bat da. 15 urte zituela krisi klimatikoaren garrantziaz jabetzeko, greba egitea erabaki zuen eta milioika gazte eta ikasle inspiratu zituen greban ere parte hartzeko. Oraindik ere, mundu garbi, jasangarri eta arduratsu baten alde borrokatzen du. Jarrai gaitzazu sareetan! www.giltzarri.info giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Logika jolasa

Ezetz asmatu mendiaren azpian dagoen zenbakia? Uste baino errezagoa da. Idatzi zure erantzuna komentarioetan eta erantzungo zaitugu. Jarrai gaitzazu sareetan!  @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

ONLINE TALDEAK – Gitarra – Motak, parteak, afinazioa…

Gaur, zuentzat prestatu dugun gitarra klase batzuen lehen bideoa ekarriko dizuegu. Hastapen-mailatik hasiko gara. Gurekin harremanetan jar zaitezkete zalantzarik baduzue. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus   https://youtu.be/81fvUuk-_a4  

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

Aspalditik entzuten dugun abestia ekarri dizuegu gaur. Ziur askotan entzun duzuela, baina ez gaitu inoiz nekatuko. Entzun letra eta gozatu dakarren askatasunaz eta errespetuaz. Jarrai gaitzazu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus https://www.youtube.com/watch?v=Rq7QiETb37k  

TOPALEKU DIGITALA: Playlist bat sortu dezagun

Astero abesti bat proposatzen dizuegu, baina zergatik ez dugu Playlist bat guztion artean sortzen? Proposatu itzazu nahi beste abesti eta guk Playlist bat sortuko dugu guztiok entzun ahal izateko. Komentarioetan edo Instagrameko storian jarritako galderan idatzi dezakezu. Gogoratu letra egokia izan behar duela! Jarrai gaitzazu sareetan! www.giltzarri.info giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: XVI. Magiaren topaketa

Kale-emanaldiz beterik ditugu ikasturte hasierako hilabete hauek. Oraingoan magiaz gozatzeko hilabete osoa dugu, Otxarkoagan eta Txurdinagan. Magia gustuko duzu? Ba, ez ezazu aukera glad! Informazio gehiago / más información: www.kulturabarrutik.eus Jarrai gaitzazu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

IRAKURKETA TXOKOA – “Hemisferios & La leyenda del hechicero”

Hona hemen Luciaren (@_lucciaaaa_) “Irakurketaren Txokoa”ren ikasturte honetako lehen bideoa. Oraingo honetan bi gomendio berri dakarzkigu, ez galdu! Zuk ere gomendioren bat bidali nahi badiozu, iruzkinetan utz dezakezu, zuzeneko mezuan edo posta elektronikoz bidal dezakezu irakurketalucia@gmail.com helbidera. jarraitu sareetan! www.giltzarri.info giltzarri @barakaldo.eus   https://youtu.be/lB0X6GZjFjE

TOPALEKU DIGITALA: Inkesta – Elikagaiak

Gaurkoan zientziaren inguruan, eta bereziki, elikagaien inguruan gehiago ikasteko hiru galderaz osatutako inkesta dugu. Errez-erreza eta arin-arin egitekoa. Ba al dakizu… – Eztia usteldu daiteke? – Ze kolore zuten azenarioek duela 5000 urte? – Sagarrek airea dute! Zenbat? Erantzunak Instagrameko storietan topa ditzakezu. @giltzarri