M8 FILMA

Topaleku CIS

#GILTZARRIETXEAN

Kaixooo! Zer moduz zabiltzate? Azkenaldian, Koronabirusa dela eta mugimendu sozial anitz izan ditugu gure inguruan. Guk ere, zuen laguntzaz, ekarpentxo bat egin nahi dugu. Horetarako, egoera honetako esperientzia pertsonalekin bideoak eta argazkiak atera eta guri bidali guztion artean partekatzeko. Zure auzoan gertatzen ari dena, ikasi duzun zebait, edo zure bizipenak kontatu nahi dizkiguzu? Storietara igo […]

TOPALEKU DIGITALA: BITXIKERIAK

Koronabirusa dela eta gauza asko entzuten ari gara tele saioetan, sare sozialetan… Hori dela eta, esaldi hau ipini dugu buloak deuseztatzeko eta argi uzteko entzuten eta ikusten dugun guztia egia ez dela. Maldita.es webgunerako esteka partekatzen dugu, eta bertan sarean dabiltzan buloak kontrastatzeko informazioa aurki dezakezue

TOPALEKU DIGITALA: ELKARBIZITZARAKO DINAMIKAK

https://www.youtube.com/watch?v=t6cKwA6Csq4 Oso dibertigarria delako elkarrekin jolastea; gaur, hainbat dinamika eta jolas partekatuko ditugu zuekin, familian egiteko. Proposamenak gure Instagramera igoko ditugu jokoak ikas ditzazuen. Nahi baduzue, gurekin partekatu dezakezue nola jolasten duzuen etxean, zer ikasten duzuen eta zuen marrazkiak ere bai. Animo!!

TOPALEKU DIGITALA: PLAYLIST

https://www.youtube.com/watch?v=IzTkNyqiDmE&t=2s   https://www.youtube.com/watch?v=p1X1cr9Kmcs Kaixooo! Zer iruditzen zaizue gure Playlists propioak sortzen joango bagara egun hauetan hobeto eramateko? Guk gure Playlist propioa partekatuko dugu gaur Spotifytik, eta bideo bat igoko dugu abesti horietako bat dantzatuz. Zuen bideoak ere partekatzera animatzen zarete? etiketatu iezaguzu Instagramen @giltzarri

TOPALEKU DIGITALA: KIROLA ETXEAN

Egun hauetan oso garrantzitsua da aktibo mantentzea eta, ahal den neurrian, kirol pixka bat egitea. Horregatik proposatzen dizuegu pare bat esteka, bata etxean kirola egiteko bideoekin eta bestea informazio apur bat gehiagorekin. Animooo! Etxean entrenatzen Ariketa egiteak zaintzen laguntzen digu

TOPALEKU DIGITALA: SUKALDARITZA, KREPEAK

https://www.youtube.com/watch?v=52_cYPJp5WE       Gaur Pinteresten aurkitu dugun Krepeak egiteko errezeta super erraz hau egitera animatzen zaituztegu Osagaiak: 125gr irina 250ml esne 2 arrautza 50gr gurina azukre goilaradatxo bat Bainila goilaradatxo bat gatza apur bat

TOPALEKU DIGITALA: GORPUTZ PERKUSIOA

  https://www.youtube.com/watch?v=Aut_PVz641k   Oraingoan beste erronka bat plazaratzen dizuegu. Musika ezinbestekoa dugu gure bizitzetan eta gure gorputzarekin ere, musika egin dezakegu. Youtuben musikari anitz ikusi ditugu gorputza instrumentu gisa erabiliz, eta guk ere, hori egin nahi dugu! Beraz, martxan jarri eta guk lortu egin dugu. Animatzen? Ikusi gure bideoa eta saiatu zuk ere egiten! Nahi […]