Latest Past Events

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Leticia Dolera

Entretenimenduaren industrian aurkitzen dugu Espainiako feminismoaren aurpegirik agerikoena. Sare sozialetan milaka pertsonek jarraitzen dute (berdintasunaren aldeko borroka da hizketagai nagusia) eta matxismoaren aurkako kanpainetan konprometituta dago. Urte honen hasieran argitaratu zuen bere lehen liburua: Morder la manzana. Iraultza feminista izango da edo ez da izango, feminismoaren historiaren hainbat alderdiri eta, matxismoari dagokionez, emakume askok bizi […]

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Malala Yousafzai

Malala Yousafzai feminismoaren eta emakumeen heziketaren aldeko borrokaren erreferentea da, bera haurra zenetik. Hamaika urterekin blog bat idatzi zuen BBCrako, eta hamazazpi urterekin, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen pertsonarik gazteena izan zen. Gaur egun, bere Fundazioak munduko leku guztietako neskek hezkuntzarako duten eskubidea lortzeko borrokan dihardu.. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Emma Watson

Aktibismoa ez da bateraezina ikuskizunaren munduarekin. Eta, beharbada, Emma Watson aktorea da horren frogarik onena. Nazio Batuen aurrean emandako hitzaldiak berdintasunaren aldeko borrokaren erreferente bihurtu zuen, eta, haren ustez, gizonek emakumeen maila berean egon behar dute inplikatuta. Horregatik, #HeForShe mugimendua abiarazi zuenetako bat izan zen. Sare sozialak feminismoari buruzko etengabeko eztabaida-iturri dira, eta, gainera, mugimenduaren […]