Tag: Proyecto
-

2019-2020 IKASTURTEKO 1.GO BILTZARRAREN BIDEOA
Faltan botatzen duzue Giltzarriko Biltzarrak? Ba, hona hemen bideotxo bat… Hemen aurkezten dizuegu gure ikasturteko lehen batzarraren bideoa. Egun horretan, ehun neska-mutil baino gehiago bildu ziren ikastaroko proiektuei buruz hitz egiteko, kezkatzen dituzten gaiei buruz bozkatzeko eta proposamenak egiteko, kontseiluak kontuan har ditzan. Eta nork esaten zuen nerabeei ez zaiela parte hartzea gustatzen? Gazteak…
-

Giltzarriko Batzordeak: gaur Kontseiluak konfinamenduari buruzko bere ikuspegia ematen digu
Gaur Kontseiluak oso bideo berezia prestatu digu egun hauek etxean nola bizi gaitezkeen azaltzeko. Esango diguzue zer iruditzen zaizuen, eta anima zaitezte zuen esperientzia kontatzera, nola bizi zarete egun hauetan? Konta iezaguzue iruzkinetan, Instagramen edo gure helbide elektronikoan giltzarrietxean@gmail.com
-

GILTZARRI MARTXOAK 8AN
Programa Beste urte batez, Giltzarri Plataformatik martxoaren 8a ospatuko dugu jardueraz betetako ekitaldi batekin. Deskargatu hemen
-

AZAROAK 20. HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurten ere, GILTZARRI Gazteen Partaidetzarako Udal Plataformako neska-mutilok Haurren Eskubideen Kartaren Onarpena ospatuko dugu. Oraingoan UNICEFek proposatutako leloa gureganatuko dugu “Por mi y por todos mis compañeros” (#PorTodosMisCompañeros). Kanpaina honek munduko milaka haurren egoeraz kontzientziatu nahi ditu herritarrak, haurrak ahaldunduz eta haiekiko elkartasuna agertuz. https://www.unicef.es/portodosmiscompaneros#intro Azaroan, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko txapak diseinatzeko…
-

GILTZARRI ESKOLA 2019-2020
Azkenean hasi da ikasturtea Giltzarri Eskolan, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako taldeak osatu ondoren, gure lehen formazio irteera izan dugu dagoeneko. Urriaren 26-27ko asteburuan Zugaztietako aterpetxean izan ginen, eta hainbat gai landu genituen: gure partaidetza-esperientziak, gure balio-eskala, elkartasun- eta boluntariotza-proiektuak aurrera eramateko dugun erantzukizuna eta gaitasuna, besteak beste. Alde ludikoan ere tarte onak pasatu…
-

2018-2019 Ikasturteko 2.Giltzarri Biltzarra
Badago prest ikasturte honetako Giltzarri 2.Biltzarraren bideoa! Gogoratuko duzuenez,“Nire auzoa amets” lelopean, 12-18 urte bitarteko gazteok gure ikuspuntua azaldu genuen gure auzkoak nola izatea gustatuko litzagukeen inguruan, zelan hobetu, eta zeintzuk diren euren beharrak aztertuz. Hona hemen bideoa.
-

Giltzarri Kontseilua Amaia del Campo Alkatearekin bildu da
Pasa den ostiralean Amaia del Campo Alkate andrea eta Nerea Cantero, kultura zinegotzia, Giltzarri Kontseiluko nerabeekin bildu dira “Nire auzoa amets” proiektuaren 2018-2019ko bigarren biltzarreko ondorioak ezagutzeko. Gure proposamenak helarazi genien, elkarbizitza eta bizigarritasuna nola hobetzeari buruz eztabaidatu genuen eta hiriaren antolakuntzari buruz zein hirigintzari buruz hainbat gauza ikasi genituen.
-
GILTZARRIKO BILTZARRA
Datorren ostiralean, martxoak 22, 17:40an, ikasturte honetako Giltzarriko 2. Biltzarra egingo dugu. Oraingo honetan, “Nire auzoa amets” lelopean, 12-18 urte bitarteko gazteok gure ikuspuntua azalduko dugu honako ezaugarri hauen inguruan: gure auzkoak nolakoak izatea gustatuko litzagukeen inguruan, zelan hobetu auzook, zeintzuk diren euren beharrak,… Betiko legez, Kontseiluko gazteek dinamizatuko dute Giltzarriko Biltzarra. Kontseilu taldea plataformako…
-
Giltzarri finalista izan da AICE-ko Nazioarteko Praktika Onen Leihaketan
Finalista izan da Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Arloaren ardurapean den GILTZARRI gazteen plataforma, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak sustatutako Herritarren Parte-hartze eta Heziketarako Praktika Onak lehiaketan. 2000 urtetik elkarte horretako kide da Barakaldo. 62 hautagaitza aurkeztu ziren lehiaketa honetara12 herrialde eta 3 kontinentetako 49 hiri-kidetatik, haien artean, Barakaldo. . Ekimen guztiak aztertzeko…
-
2017-2018 Ikasturtearen amaiera: Kontseiluaren Gutuna
Joan den apirilaren 13an izan zen Giltzarriko 2. Biltzarra, eta hara bildu ginen 80 bat neska-mutil hainbat dinamikaren bitartez JASANGARRITASUNA lantzeko, HAIZE ERROTA MARTXAN izenburutzat hartuta. Urtero egiten dugu gogoeta ikasturtean zer gai jorratuko dugun erabakitzeko, bai eta zer egin dezakegun bizi garen lekuaz jabetzeko eta hura hobetzeko ere. Horregatik aukeratu genuen gai hori,…
-
Giltzarriren 3. Asanblada
Ostiral honetan, ekainak 22, 17:30etan, ikasturte honetako 3. Asanblada ospatuko dugu. Ezin duzue galdu! Sorpresak izango dira!
-
Bideoa: “Eraikitzen Gaituzten hitzak”
Hona hemen martxoaren 17tik 27ra bitartean gauzatu zen ekimenaren bideoa. “Eraikitzen gaituzten hitzak” ekimena proiektu artistiko bat da, non berdintasunarekin, elkartasunarekin eta talde-lanarekin, dantza, musika eta antzerkia bateratuta landu genuen. Helburua, gizartean zabaltzen diren eta elkarbizitzan eragin kaltegarria izan dezaketen estereotipo negatiboei, aurreititziei eta zurrumurruei aurre egitea da. Emanaldia martxoaren 27an egin genuen…


