Kanoak eta Bigsup – Urdaibai

Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako irteera eta Sukarrieta. Bigsup-a taula handi batean egiten da, zutik edo belauniko, arraun baten laguntzaz. ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantziak, toalla, kamiseta bat aldatzeko, busti […]

Urpekaritza-bataioa – Castro Urdiales

(15-18 urte) Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer sentitzen den urpean arnas egitean? Zer entzuten da? Bataio honetan argitu ahalko dituzu zalantza guztiak. Goizean, urpekaritza egingo dugu, eta, bazkalostean, hondartzaz gozatu ahalko dugu. ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. Uztailaren 2an, 09:00-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. […]

Txangoa Granja Murrieta basetxera – Galdames

Esne-behien baserri batera joango gara bisitan goiz batez, Galdamesera (Bizkaia). Txahalak ikusiko ditugu, eta haiei buruzko hainbat gauza ikasiko: elikadura, digestio-aparatua, nola bizi diren, nola egiten duten lo, etab. Animalien janaria nola prestatzen duten ikasiko dugu; robot batek behiak nola jezten dituen ikusiko dugu zuzenean, eta CowComfort-en instalazioak (animalien ongizatea) nolakoak diren erakutsiko digute. Esnetegian amaituko dugu […]

Bilboko misterioak eta kondairak – Bilbo

Txango bat egingo dugu gauez Bilbotik, hiriko misterio eta kondaira ugariak ezagutzeko. Plazaren historia ezagutu ostean, Bilboko ibai-ertzera joango gara. Han, ur ilunetan ezkutatzen den “arraingizonaren” kondaira harrigarria ezagutuko dugu. Gero, ibaiadarra gurutzatuko dugu Arriaga Antzokiaren ondotik, eta Plaza Berrira joango gara. Zergatik bihurtu zen toki hau “Venezia txiki”? Zer eragin izan zuen Saboyako Amadeo […]

Txangoa Gamarrako igerilekura – Vitoria-Gazteiz

Gamarrako igerilekura egingo dugu ikasturteko azken txangoa: uraz, eguraldi onaz eta konpainia ezin hobeaz gozatu ahalko dugu. ZER ERAMAN: bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. Uztailaren 9an, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 5,34 €.

BIZIPOZA JAIA

Alkartu Ikastola

Urriaren 5ean Bizipozaren Jaia ospatuko da Barakaldon, Alkartu Ikastolan. Goizeko 10:00etatik aurrera tailerra, jolasak, musika eta dibertsioa egongo da. Itxaroten zaituztegu!