TOPALEKU DIGITALA: Tie Dye Kamiseta

https://youtu.be/n-JZEIfG1uc Gaur, tie-dye teknika baliatuz zuen arropa kustomizatzera animatzen zaituztegu. Euskaraz “lotu-tindatu” esan nahi du tie-dye-k. Ehunak korapilatu edo lotu, eta ondoren tindatu egiten diren prozesu bat da. Oso erraza da, zure jantziei kolorea ematera animatzen zara? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Inkesta

– Ingurumenaren Nazioarteko Eguna – 1. Egunero, ______ plastiko-poltsa erabiltzen dira munduan A. 500 mila milioi (ona) B. 3 mila milioi C. 200 mila milioi 2. Zer eragin du plastikozko poltsa horiek erabiltzeak? A. Urtean milioi bat hegazti hiltzea B. Urtero 100,000 itsas ugaztun hiltzea C. Aurreko erantzunak zuzenak dira (ona) 3. Zein edukiontzitara bota […]

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=T0OgbSGeam8 Gaur Idoia Asurmendiaren proiektu berria erakutsiko dizuegu, “Ilun eta abar” lehen diskoa atera berri duen neska arabarra. Txikitatik bere etxeko musika tresnekin esperimentatzen hasi zen. Proiektu horren bidez, Idoiak hainbat adierazpide artistiko uztartzea du helburu, hala nola poesia, ilustrazioa, animazioa eta tresna nagusi gisa, bere musika. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainaren 5a, Ingurumenaren Munduko Eguna da, munduko biztanleak gure ekosistemak zaintzearen eta ingurumenarekiko errespetua sustatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Horregatik, kontsumo-ohiturak hobetzera gonbidatzen dugu biztanle oro. Lehenik eta behin, enpresak eredu ekologikoagoak garatzera. Bigarrenik, gobernuak eremu basatiak babestera. Bestalde, irakasleak balio naturaletan heztera. Azkenik, gazteak ahotsa altxatzera planetaren etorkizunaren alde. Ingurumenaren babesak guztion laguntza behar du. […]

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Leticia Dolera

Entretenimenduaren industrian aurkitzen dugu Espainiako feminismoaren aurpegirik agerikoena. Sare sozialetan milaka pertsonek jarraitzen dute (berdintasunaren aldeko borroka da hizketagai nagusia) eta matxismoaren aurkako kanpainetan konprometituta dago. Urte honen hasieran argitaratu zuen bere lehen liburua: Morder la manzana. Iraultza feminista izango da edo ez da izango, feminismoaren historiaren hainbat alderdiri eta, matxismoari dagokionez, emakume askok bizi […]

TOPALEKU DIGITALA: Bisita birtuala

Gaur, ozeanoen nazioarteko eguna dela eta, itsaspeko mundura eta bere berezitasunetara hurbildu nahi zaituztegu. Ozeanoak planetaren % 70 baino gehiago estaltzen du. Gure bizi-iturria eta gizateriaren eta lurreko gainerako organismo guztien sostengua da. Gainera, ozeanoak planetako oxigenoaren % 50 ekoizten du, gutxienez, eta lurraren biodibertsitate gehiena hartzen du. Hala ere, arrain-populazioen % 90 murriztuta eta […]

TOPALEKU DIGITALA: Bitxikeriak

– Ozeanoak – 1. BADAKIZUE… gure planetaren zenbat oxigeno sortzen duten ozeanoek? A. %30 B. %90 C. %50 2. EDO… koralezko zenbat arrezife dauden suntsituta? A. %30 B. %20 C. %50 3. EZETZ ASMATU… Ozeanoek xurgatzen duten karbono dioxido kopurua! (Horrek berotze globalaren ondorioak moteltzen du. ) A. %30 B. %20 C. %40 Utzi zure […]

TOPALEKU DIGITALA: Logika jolasa

Gaztelaniazko zer esaldi ezkutatzen du hieroglifiko honek? Utzi zure erantzuna komentarioetan! (Erantzun zuzenak behean dauzkazue) Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus ɹɐƃoɥ ǝɔןnp ɹɐƃoɥ :ɐuǝznz unzʇuɐɹƎ

TOPALEKU DIGITALA: Barakaldo Oinez – Barakaldo, Zorrotza, Olabeaga

Gaur proposatzen dizuegun ibilbideari hasiera emateko Barakaldotik Zorrotzaraino joango gara. Han, Zorrotzako Montebideo etorbidean hasten den oinezkoentzako pasabidea hartuko dugu eta Olabeagako pasealekura iristean amaituko dugu ibilbidea. Ibilaldi atsegina da, bidegorri bat du eta Ibaizabal-Nervion itsasadarraren parean doa. Anima zaitez! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=fWgPeH9U0uM Iseo & Dodosound 2014an sortutako Nafarroako bikote musikaria da, Dodosound (Alberto Iriarte) eta Iseo (Leire Villanueva) musikariek osatua. Bere estiloak reggaea eta duba nahasten ditu, eta trip hoparen eragin handiak dituzte. Ezagutu nahi dituzu? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus