Erakusketak
Ekainak 11-20, Barakaldoko Topalekuan, CIS, 3. solairua. Argazkilaritza eta margolaritza taldeen Erakusketak.
Ekainak 11-20, Barakaldoko Topalekuan, CIS, 3. solairua. Argazkilaritza eta margolaritza taldeen Erakusketak.
Ekainak 14, 19:00h, Alkartu Ikastolan: dantza, k-pop, bertsolaritza, gitarra eta kantua.
Udari ongietorria egiteko, jai bat antolatuko dugu Gorlizeko pinudian. Bertan afalduko dugu, eta, gero, ilunabarra ikusiko dugu hondartzatik. Horrez gainera… hainbat sorpresa izango ditugu! ZER ERAMAN: arropa erosoa eta afaria. Ekainaren 21ean, 18:30-23:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko.
Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako irteera eta Sukarrieta. Bigsup-a taula handi batean egiten da, zutik edo belauniko, arraun baten laguntzaz. ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantziak, toalla, kamiseta bat aldatzeko, busti […]
(15-18 urte) Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer sentitzen den urpean arnas egitean? Zer entzuten da? Bataio honetan argitu ahalko dituzu zalantza guztiak. Goizean, urpekaritza egingo dugu, eta, bazkalostean, hondartzaz gozatu ahalko dugu. ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. Uztailaren 2an, 09:00-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. […]
Esne-behien baserri batera joango gara bisitan goiz batez, Galdamesera (Bizkaia). Txahalak ikusiko ditugu, eta haiei buruzko hainbat gauza ikasiko: elikadura, digestio-aparatua, nola bizi diren, nola egiten duten lo, etab. Animalien janaria nola prestatzen duten ikasiko dugu; robot batek behiak nola jezten dituen ikusiko dugu zuzenean, eta CowComfort-en instalazioak (animalien ongizatea) nolakoak diren erakutsiko digute. Esnetegian amaituko dugu […]
Txango bat egingo dugu gauez Bilbotik, hiriko misterio eta kondaira ugariak ezagutzeko. Plazaren historia ezagutu ostean, Bilboko ibai-ertzera joango gara. Han, ur ilunetan ezkutatzen den “arraingizonaren” kondaira harrigarria ezagutuko dugu. Gero, ibaiadarra gurutzatuko dugu Arriaga Antzokiaren ondotik, eta Plaza Berrira joango gara. Zergatik bihurtu zen toki hau “Venezia txiki”? Zer eragin izan zuen Saboyako Amadeo […]
Gamarrako igerilekura egingo dugu ikasturteko azken txangoa: uraz, eguraldi onaz eta konpainia ezin hobeaz gozatu ahalko dugu. ZER ERAMAN: bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. Uztailaren 9an, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 5,34 €.
Uztailaren 11n, 18:30-19:30ean, Anaien Parkean
Gurutzetako Topalekuan, 17:30-19:00h