TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Emma Watson

Aktibismoa ez da bateraezina ikuskizunaren munduarekin. Eta, beharbada, Emma Watson aktorea da horren frogarik onena. Nazio Batuen aurrean emandako hitzaldiak berdintasunaren aldeko borrokaren erreferente bihurtu zuen, eta, haren ustez, gizonek emakumeen maila berean egon behar dute inplikatuta. Horregatik, #HeForShe mugimendua abiarazi zuenetako bat izan zen. Sare sozialak feminismoari buruzko etengabeko eztabaida-iturri dira, eta, gainera, mugimenduaren […]

TOPALEKU DIGITALA: Erleen Nazioarteko Eguna

Kaixo! Maiatzaren 20an Erleen Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta erleek ingurumenean jokatzen duten papera azpimarratu nahi dugu, haien polinizazio-lana ordezkaezina baita. Dakizuenez, erleek eztia egiten dute. Baina badakizue kilo bat ezti egiteko erle batek lau milioi lore inguru bisitatu behar dituela? Hori munduari lau aldiz bira egitearen pareko distantzia da! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Bitxikeriak

Munduko kirol bitxiak 1. BADAKIZUE zertan datza “cycle Ball” kirola? A) Bizikletan futbolean jolastea B) Malabareak pilotarekin C) Bizikleta lasterketa 2. EDO… zertan datza “Cheese Rolling” kirola? A) Gazta handi bat jatea ahalik eta azkarren B) Gazta bota y saski batean sartzea C) Gazta mendian bota eta harrapatzea 3. ZER DIOZU… “Street Luge” kirolari buruz? […]

TOPALEKU DIGITALA: Barakaldo oinez – Burdin ibilbidea

Asteburu honetarako Barakaldoko meatze-ibilbidea egitea gomendatzen dizuegu. Ibilbideak itsasadarreko kargalekuetako egituren hondakinak eta gure herriko meatze-iragana ezagutzeko balio du. Ibilbidea Lutxanako trenbide zaharrean hasten da. Anima zaitez gure historia gehiago ezagutzera! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=Vn8phH0k5HI Kaixo! Kaixo! Aste honetan, Tash Sultana 25 urteko abeslari eta konpositore australiarraren abesti bat ekarriko dizuegu. Hiru urte besterik ez zituela, bere lehen gitarra jaso zuen, bere aitonaren opari bat. Ordutik, Tash Sultanaren helburuetako bat ahalik eta instrumentu gehien jotzeko gai izatea izan da, pianoa, perkusioak, baxua, flauta, saxofoia, tronpeta eta sintetizadoreak modu autodidaktan […]

TOPALEKU DIGITAL: Curiosidades

Pintores/as 1. ¿Sabes quién pinto el cuadro “Las Meninas”? A. Monet B. Diego de Velázquez C. Dora Maar 2. O… ¿el autor/a de “Noche Estrellada”? A. Van Gogh B. Mary Cassat C. Munch 3. Adivina… ¡El/la autor/a de “El Grito”! A. Munch B. Camille Claudel C. Picasso 4. Para terminar… quién pinto “Mujer sentada con […]

TOPALEKU DIGITALA: Ezagutu Malala Yousafzai

Malala Yousafzai feminismoaren eta emakumeen heziketaren aldeko borrokaren erreferentea da, bera haurra zenetik. Hamaika urterekin blog bat idatzi zuen BBCrako, eta hamazazpi urterekin, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen pertsonarik gazteena izan zen. Gaur egun, bere Fundazioak munduko leku guztietako neskek hezkuntzarako duten eskubidea lortzeko borrokan dihardu.. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Tie Dye Kamiseta

https://youtu.be/n-JZEIfG1uc Gaur, tie-dye teknika baliatuz zuen arropa kustomizatzera animatzen zaituztegu. Euskaraz “lotu-tindatu” esan nahi du tie-dye-k. Ehunak korapilatu edo lotu, eta ondoren tindatu egiten diren prozesu bat da. Oso erraza da, zure jantziei kolorea ematera animatzen zara? Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Inkesta

– Ingurumenaren Nazioarteko Eguna – 1. Egunero, ______ plastiko-poltsa erabiltzen dira munduan A. 500 mila milioi (ona) B. 3 mila milioi C. 200 mila milioi 2. Zer eragin du plastikozko poltsa horiek erabiltzeak? A. Urtean milioi bat hegazti hiltzea B. Urtero 100,000 itsas ugaztun hiltzea C. Aurreko erantzunak zuzenak dira (ona) 3. Zein edukiontzitara bota […]

TOPALEKU DIGITALA: Asteko abestia

https://www.youtube.com/watch?v=T0OgbSGeam8 Gaur Idoia Asurmendiaren proiektu berria erakutsiko dizuegu, “Ilun eta abar” lehen diskoa atera berri duen neska arabarra. Txikitatik bere etxeko musika tresnekin esperimentatzen hasi zen. Proiektu horren bidez, Idoiak hainbat adierazpide artistiko uztartzea du helburu, hala nola poesia, ilustrazioa, animazioa eta tresna nagusi gisa, bere musika. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus