Latest Past Events

TOPALEKU DIGITALA: Barakaldo Oinez – Barakaldo, Zorrotza, Olabeaga

Gaur proposatzen dizuegun ibilbideari hasiera emateko Barakaldotik Zorrotzaraino joango gara. Han, Zorrotzako Montebideo etorbidean hasten den oinezkoentzako pasabidea hartuko dugu eta Olabeagako pasealekura iristean amaituko dugu ibilbidea. Ibilaldi atsegina da, bidegorri bat du eta Ibaizabal-Nervion itsasadarraren parean doa. Anima zaitez! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Barakaldo oinez – Burdin ibilbidea

Asteburu honetarako Barakaldoko meatze-ibilbidea egitea gomendatzen dizuegu. Ibilbideak itsasadarreko kargalekuetako egituren hondakinak eta gure herriko meatze-iragana ezagutzeko balio du. Ibilbidea Lutxanako trenbide zaharrean hasten da. Anima zaitez gure historia gehiago ezagutzera! Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus

TOPALEKU DIGITALA: Barakaldo oinez – Donejakue bidea

Bazenekien Donejakue bidearen ibilbideetako bat Barakaldotik igarotzen dela? Kostaldeko bidearen etapa Bilbo eta Zierbenatik igarotzen da, gure udalerria zeharkatzen du eta Santa Agedako Erdi Aroko galtzada bezalako tokiak ezagutzeko aukera ematen digu. Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzu. Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram) giltzarri@barakaldo.eus