Tag: pariticipación
-

GILTZARRI ESKOLA 2019-2020
Azkenean hasi da ikasturtea Giltzarri Eskolan, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako taldeak osatu ondoren, gure lehen formazio irteera izan dugu dagoeneko. Urriaren 26-27ko asteburuan Zugaztietako aterpetxean izan ginen, eta hainbat gai landu genituen: gure partaidetza-esperientziak, gure balio-eskala, elkartasun- eta boluntariotza-proiektuak aurrera eramateko dugun erantzukizuna eta gaitasuna, besteak beste. Alde ludikoan ere tarte onak pasatu…
-

2018-2019 Ikasturteko 2.Giltzarri Biltzarra
Badago prest ikasturte honetako Giltzarri 2.Biltzarraren bideoa! Gogoratuko duzuenez,“Nire auzoa amets” lelopean, 12-18 urte bitarteko gazteok gure ikuspuntua azaldu genuen gure auzkoak nola izatea gustatuko litzagukeen inguruan, zelan hobetu, eta zeintzuk diren euren beharrak aztertuz. Hona hemen bideoa.
-

2018-2019 Ikasturteko Erakustaldiak
2018-2019 Ikasturteko Erakustaldiak bertan daude! Apuntatu data hauek!: -ekainak 5, 19:00h, Clara Campoamor Zentro Zibikoan: film-laburrak, argazkilaritza, margolaritza, bideo-jokoak, robotika, bizitza osasuntsua, Intergen, Eragile Moreak, Jasangarritasuna, Auzo eta Dinamizazio taldeak…. -ekainak 14, 19:00h, Alkartu Ikastolan: dantza, k-pop, bertsolaritza, gitarra eta kantua. -ekainak 11-20, Barakaldoko Topalekuan, CIS, 3. solairua. Argazkilaritza eta margolaritza taldeen Erakusketak. Itxaroten zaituztegu!…
-

Jasangarritasuna batzordea “Haize errota martxan da!”
Nerabeek sortutako batzorde honek, Giltzarri plataformaren barruan, jasangarritasunaren alderdi desberdinetako egitasmoak dinamizatzea dauka helburu. Batzordearen bileretan, mundua jasangarriagoa izan dadin egin daitezkeen ekintzak proposatu eta informazioa zabaldu, eztabaidatu, landu, garatu eta programatu egingo dira, bai eta nerabeei gaia hurbilduko ere. Landuko diren gaiak eta baloreak hauek dira: berdintasuna-ekitatea, gizartearen parte-hartzea, bake kultura, jasangarritasuna, kontsumo arduratsua,…
-

Giltzarri martxoaren 8an
Aurten ere martxoaren 8a ospatzeko ekintzen programa bat prestatu dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea!
-

“Intergen” Batzordea
2017ko azaroan Barakaldoko Integrazio Sozialerako Zentroko hirugarren solairura mugitu genuen GILTZARRI TOPALEKUA. Harrezkero, bertako hainbat erabiltzaile, eta batez ere pertsona nagusiekin, harremanetan jartzeko aukera izan dugu. Beraz, 2017-2018 ikasturtean, Giltzarriko neska-mutilok 10 laguneko belaunaldi arteko lankidetza taldea sortu genuen, “Integen” Batzordea deritzona, elkarrekin ezagutzeko, belaunaldi arteko lankidetza-lana ezartzeko eta adin guztietako herri bat eraikitzeko…
-
Giltzarri Plaza Solidarioan
Urtero bezala, Giltzarritik, Barakaldoko Merkatu txiki solidarioan parte hartuko dugu. Abenduak 15an, larunbata, izango da, 11:00 etatik 14:00 arte eta 17:30 etatik 20:30ak arte eta, aurten jasotako dirua Bizkaiko Autista Espektruaren Nahasmena (AET) dutenen familiak biltzen dituen APNABI autismo Bizkaia elkartera bidaliko da. Irabazi asmorik gabeko eta bere ekimen eremuan erreferentzi den elkartea da (www.apnabi.eus)…
-
CLUEDO BIZIA
Cluedo Bizian jolastu nahi duzu? Barakaldoko topalekuetan eman izena. Tel. 94 4789597 giltzarri@barakaldo.org
-
2018-2019 Ikasturteko 1. Asanblada
Ostiral honetan ikasturte honen 1. Asanblada burutuko dugu. Bertan Plataformara gehitu berri diren gazteei ongi etorria emango diegu eta gainera hiruhilabete honetan egingo diren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu, besteak beste: Beldur Barik, Plaza Solidarioa, Elikagaien bankua,… non gazteek parte hartu ahal izango duten bere izaera solidarioena erakusten. Eragile Moreak, Intergen edota Jasangarritasun batzordeetan parte…
-
Giltzarri UdakoGunea 2018
Hona hemen udako jardueren programa! Forestal Park, dantzagunea, Gorliz, capoeira…. Ez geratu etxean! Anima zaitez!
-
Giltzarriren 3. Asanblada
Ostiral honetan, ekainak 22, 17:30etan, ikasturte honetako 3. Asanblada ospatuko dugu. Ezin duzue galdu! Sorpresak izango dira!
-
Bideoa: “Eraikitzen Gaituzten hitzak”
Hona hemen martxoaren 17tik 27ra bitartean gauzatu zen ekimenaren bideoa. “Eraikitzen gaituzten hitzak” ekimena proiektu artistiko bat da, non berdintasunarekin, elkartasunarekin eta talde-lanarekin, dantza, musika eta antzerkia bateratuta landu genuen. Helburua, gizartean zabaltzen diren eta elkarbizitzan eragin kaltegarria izan dezaketen estereotipo negatiboei, aurreititziei eta zurrumurruei aurre egitea da. Emanaldia martxoaren 27an egin genuen…


