Giltzarri Plaza Solidarioan

Urtero bezala, Giltzarritik, Barakaldoko Merkatu txiki solidarioan parte hartuko
dugu. Abenduak 15an, larunbata, izango da, 11:00 etatik 14:00 arte eta 17:30 etatik 20:30ak
arte eta, aurten jasotako dirua Bizkaiko Autista Espektruaren Nahasmena (AET) dutenen
familiak biltzen dituen APNABI autismo Bizkaia elkartera bidaliko da. Irabazi asmorik gabeko
eta bere ekimen eremuan erreferentzi den elkartea da (www.apnabi.eus)

Nola lagun dezakezu?
TAILERRAK: Arratsaldero, 17:00-20:00 bitartean, Barakaldoko –
ISZ, 3º solairua – eta Gurutzetako – ZZ gurutzeta – Topalekuetan
egingo diren tailerretan parte hartuz.
Beharrezko materiala ekarri beharko duzu:
– Crochet kateak: artilezkoa 100 gr (nahi duzun kolorekoa)
2,5mm-ko kakorratz lanerako bai eta kakorratza bera ere (tailer
hau astelehenetan egingo da, 17:30 etan)
– Eskuoihal pelutxeak: bideteko eskuoihala (nahi duzun kolorekoa)
– Ile-eustekoak: elástico zahar bat
-forratutako urkilak: klip-urkila bat: Una horquilla de clip
– Txapak: ez da beharrezkoa ezer ez ekartzea
– Izar solidarioak: kordela eta pipa garbitzailea.

HAURRENTZAKO MAKILAJEA: umeak makilatzeko txanda bat eginez. Horretarako,
marrazketa taldekoei eta nahi duzuenoi makilatzen ikasteko formakuntza emango zaizue
azaroak 21ean, asteazkena, 18:00 etatik 19:30ak arte Barakaldoko Topalekuan – ISZ, 3º
solairua

SASKI SOLIDARIOAK: Gabonetako goxokiak eramaten lagun dezakezue – gailetak,
txokolateak, polboroiak – (bidezko merkataritzakoak, posible bada) Barakaldo eta Gurutzetako
topalekuetara saskiak egiteko.

STAND: Arratsaldeetan, standerako eskulanak prestatzen (crochet
kateak, ile-eustekoak, txapak…) Barakaldoko – ISZ, 3º solairua – eta
Gurutzetako – ZZ gurutzeta – Topalekuetan 17:00 etatik 20:00ak arte.
Gainera, Giltzarriko neska eta mutilak antzerkia, dantza, zozketak…dinamizatzen hartuko dute
parte, behar dena egun horretan elkartazuna agerikoa izan dadin