Egun hauetan oso proiektu interesgarri eta ilusionagarrian murgilduta egon gara: guztion artean gure Manta Salbatzailea ehuntzea.
Manta Salvavidas Miriam Loidi artistak sustatutako proiektua da, eta hasieratik gure kontsumo-ohiturei eta planetan bizitzeko moduei buruz kontzientziatu eta hezi nahi izan du. Ehungintza munduko industriarik kutsatzaileenetako bat da, eta oso garrantzitsua da arreta jartzea, erosten dugunarekin eta erosten dugun moduarekin kontsekuenteak izatea. Praktika artistiko kolektiboen bidez, eskuzko egileekiko hurbilketa eta lotura bat sortu nahi dugu, kasu honetan eskuz oihal zati batzuk josiz.
Laster erakutsiko dizuegu emaitza!