ZER DA GILTZARRI?
Barakaldoko gazte ekimenen eta 12tik 18ra bitarteko nerabeak partaide dituzten jardueren plataforma.
Plataforman heziketa prozesu anitzak batera dihardute.
Prozesuetako bat plataformaren oinarria da: jardueretako gazte taldeak. Gazteak astero biltzen dira beren zaletasunekin zerikusia duten jarduerak garatzeko: antzerkia, break dancea, funkya, graffitia, kapoeira…
Jarduerok Barakaldoko institutu publikoetan egin ohi dira (Antonio Trueba, Beurko, Meatzak eta Gurutzeta) eta inguruko kultur etxeetan (Clara Campoamor, Zuhatzu, Retuerto, Burtzeña edo Gurutzeta).
Giltzarri plataforma Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloaren egitasmo bat da, Hezkuntza Arloarekin laguntzaz, institutuetako eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko prestatua.
- Informazio dossierra eusk
- Baimen-orria
- Harremanetan jartzeko: giltzarri@barakaldo.eus – 944789597
Familiei, tutoreei eta beste eragile batzuei zuzenduriko jarduerak:
- Emozio Jardunaldiak 2017 . Elikadura arazoak
- Emozio Jardunaldiak 2018. Genero eta sexu joera nerabezaroan
- Emozio Jardunaldiak 2019. Maitasuna nerabetasunean
- Emozio Jardunaldiak 2020. Hezkuntza-laguntza
- Emozio Jardunaldiak 2021. Estresaren kudeaketa
- Emozio Jardunaldiak 2022. Nola kudeatu frustrazioa
- Emozio Jardunaldiak 2023. Besteen esanak ez zaitzala geldiarazi.
Familientzako beste baliabide batzuk:
AIZU FAMILIAK
Aizu! Barakaldoko Udaleko Adikzioen prebentziorako zerbitzuak familia guztien eskura jarri du blog berri hau, gure prebentzio-lana etxeetara zabaldu behar dugulako.
https://aizufamiliak.barakaldo.eus/es /
Formatu berri hau bereziki familientzat sortu da, eta aholkuak ematen, laguntzen eta laguntzen saiatuko da zeregin polit eta batzuetan desafiatzaile honetan: zuen seme-alabak jaiotzen direnetik helduarorako prestatu arte haztea.
Zuen eskura jarriko dugu haurren eta nerabeen garapen psikoebolutiboari buruzko informazioa, bai eta familia-eremuarekin lotutako gaiei buruzko artikuluak, bideoak, albisteak eta material lagungarria ere: guraso-harremanak, komunikazioa, bizitzarako trebetasunak, autoestimua, adikzioak… Hainbat gai lagunduko dizuete zuen hezkuntza-lanean, familia-ongizatea bultzatuz. Horrez gain, Barakaldoko ikastetxeetan egiten ditugun familientzako tailerrei buruzko informazioa emango dugu (guraso eskolak).
GURASO ESKOLA
Barakaldoko Guraso Eskola esperientziak eta iritziak konpartitzeko gunea da, bertan, autolaguntza, kultura-sustapena eta gurasoen eginkizunak burutzean, bai eta pertsona gisa ere, aurki ditzakezuen arazoak mahairatzea sustatzen baita.
0 eta 12 bitarteko seme-alabak dauzkaten familiei zuzenduak. Informazio gehiago.
HARREMANA TENTUZ /CONTACTO
Barakaldoko Udaleko Droga Mendekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak, doainiko formakuntza-proposamen bat martxan jarri du. Kurtsoan zehar, mintzaldiak eta tailerrak egingo dira udalerriko ikastetxetan. Formakuntza honetan, seme-alabak nerabe bihurtzen direnean
gurasoek dituzten dituzten kezkei buruz izango dira.
Informazio gehiagorako: Harremana Tentuz