200 bat gaztetxok hartuko du parte bihar 2016-2017 Ikasturteko Giltzarriren 1. Asanbladan

Barakaldoko CISen bilduko dira arratsaldeko 18:00ean.

Barakaldoko 12 eta 18 urte bitarteko 200 bat neska-mutilek hartuko du parte bihar Giltzarri plataformaren ikasturte berriko lehenengo Asanbladan, arratsaldeko 18:00ean, Anaien Parkeko ISZ/CISeko Areto Nagusian.

Gaztetxoek beraiek prestatu dute topaketa hau. Berton, harrera berezia egingo diete partehartzaile berriei bai eta esparru ezberdinetako lantalde berriak osatuko ere, besteak beste, aukera berdintasuna, euskararen normalizazioa, solidaritatea, boluntariotza edo gabonetako programazioa..

Ehundaka gazte barakaldarrek eman dute izena aurten udaleko hezkuntza eta parte-hartze zerbitzuak eskaintzen dituen jardueretan. Horrela, gaztetxoek euren proiektu eta asmoak aurrera eraman ahal izango dituzte bai eta aisia, kultur eta elkartasunezko jarduera propioak proposatuko ere.