Gazteentzako topaleku berri bat izango du Barakaldok

Anaien parkeko ISZko Barakart aretoa bihurtuko da gazteen aisaldirako gune .

 

Datorren urtean, egungo Barakart aretoan, Anaien parkeko Gizarte eta Kultur Integraziorako Zentroan (hirugarren solairuan),  beste topaleku bat egokituko da, Ekimen horren bidez, hirugarren gaztegune bihurtuko da erakusketa aretoa: hiriko horrelako ekipamendu handiena, hiriaren bihotzean.
Udaleko espazio publikoei etekina ateratzeko asmoz hiriko gazteek jolasa, irakurketa, konpainia eta abar partekatzeko gune bihurtu  nahi izan du Barakart erakusketa aretoa; eta horretarako “Udal teknikariei bezala, Giltzarri eta Gazte Bulegoko erabiltzaileei egin zaie kontsulta. Datorren ikasturterako erabaki da egitasmoa mamitzea” adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.
Egun, bi topaleku dauzka Barakaldok; bata, Clara CAmpoamor zentroan, eta Gurutzetakoan, bestea. Anaien parkean beste hirugarren hau zabaltzeak aisialdi plan osasungarriak ekarriko ditu hiriaren erdialdera. Giltzarriren azken kontseiluan iragarri zen egitasmoa. Dagokion unean, parte-hartze prozesuari ekingo zaio, eta beraiek aukeratuko dute nola zatitu espazioa eta zer jarduera egin.
“Lokala oso handia da, eta aukera asko izango dituzte” azaldu du Del Campok. Sofak, ping-pong mahaiak, mahai-futbola, Wiia, aldizkariak, mahai-jokoak eta abar. Giltzarriko kideen laguntzaz hornituko dugu gunea jarduerez. “Gazteen inplikazioaz sortu nahi dugu egitasmoa, eurek beharrezkotzat jotako jarduerak eduki ditzaten.”