‘Azaltzen’ Aholkularitza Zerbitzua

673.874.485 ‘AZALTZEN’ TELEFONOA

AZALTZEN, Barakaldoko Udalaren Gazteria Sailak eskaintzen duen doako zerbitzua da. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sexualitateari buruzko aholkularitza eskaintzen du.

Kontsultak eta deiak Whatssap bidez jasotzen ditu zerbitzuak: ostiral, larunbat eta igandero 18:00etatik 22:00etara.

AZALTZEN zerbitzuaren telefonoa zure kontaktuetan gorde ezazu, behar izatekotan.

Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan (18:00etatik 22:00etara bitartean), gazteek sexualitatearekin lotutako zalantza, estutasun zein kuriositate oro kontsulta ditzakete; bai modu zuzenean bai Whatssap zerbitzuaren bidez 673.874.485 telefono zenbakian.

Zerbitzu honek sexualitateari buruzko irudi positiboa eman nahi du eta sexu-bizipen onak bultzatzeko osagarria ere izatea (ez da soilik larrialdietarako zerbitzu bat izatera mugatzen). Gainera, zerbitzuak sexualitate osasungarri eta arduratsua bultzatu nahi du, sexu aniztasunetik hasita, mutil eta nesken arteko berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatuz, inposiziorik gabekoak, non sentimenduek eta maitasunak ere zer esanik duten.

Nork eska dezake

Barakaldoko eta Ezkerraldeko12-35 urte bitarteko gazteek.

Non eskatzen da

  • Telefono dei bidez edota Whatssap bidez: 874.485

“Ezkerraldea Gaztedi” Ezkerraldea osatzen duten udalerriek eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako kooperazio hitzarmenari esker, zerbitzua Ezkerralde osoan dago eskuragai.