NOLAKOAK GAREN ETA NOLA IKUSTEN GAITUZTEN NERABEAK PANDEMIA GARAIAN

Joan den maiatzaren 13an, “Nolakoak garen eta nola ikusten gaituzten” dokumentala estreinatu genuen Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak lagundu zigun jardunaldi horretan, eta babes eta animo osoa eman zigun bizi izan dugun garai zail horretan.

Dakizuenez, hau da Dokumentalaren bigarren edizioa. Dokumental sorta honen bidez, gazteei eta nerabeei buruz normalean izaten denaren ikuspegi positiboagoa helarazi nahi diogu jendeari.

Oraingo honetan, modu berezian bizitzea egokitu zaigu Panmudeko bi urte hauek. Aldi gogorra izan da guztiontzat, eta gazteok ere gaizki pasatu dugu, eta, askotan, akusatuak eta ulertezinak sentitu gara.

Horregatik guztiagatik, urte hauetako argi eta itzalak islatu nahi izan ditugu dokumental honetan, nola jabetu garen gure mugez, baina baita gure indarguneez ere. Eta hori da aurrerantzean hazi egingo gaituena, jakinda nola egokitu gaitezkeen zailtasunetara eta nola lagundu besteei.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu dokumentala sortzen lagundu diguzuen guztioi, zuek gabe ezinezkoa izango baitzen!

Youtubeko gure kanalean dagoen dokumentalerako esteka uzten dizuegu Animatzen zaituztegu lagunekin edo familian ikus dezazuen, eta tarte bat izan dezazuen zuen bizipenak eta sentimenduak partekatzeko eta elkarrekin hazten jarraitzeko.