“Giltzarri Eskola”-n parte hartzen duten gazteak, kurtsoan zehar ikasitakoa frogatuko dute “Crea-T” ekintzan, dibertsioz eta sormenaz betetako egun bat. Kurtsoan talde bat dinamizatzeko gaitasunak eskuratu dituzte: komunikazioa, enpatia, lidergoa… hitz batez, erreferentzia positiboa izatea lortzeko behar dituzten ahalmenak.
Jardunaldia Lorategi Botanikoan izango da, eta gazteek berak dinamizatuko dute egun osoa. Ekintzen artean gymkhana bat egongo da, non zorroztasuna eta talde-lana frogatu beharko dute. Ere gazte-taldea beraien artean ezagutzeko eta dibertitzeko dinamika ezberdinak burutuko dira eta… Misterio Gela bat, non igarkizunak asmatu beharko dituzte gelatik ateratzeko. Bokata eramango dugu denok batera jateko.
Anima zaitezte! Egun ikaragarria pasatuko duzue!
Eguraldi-iragarpena txarra zenez gero, ezin izan genuen ekintza egin apirilaren 4an. Eguna aukeratzen dugunean abisatuko zaituztegu.
Eskerrik asko!