GILTZARRI BIHOTZEZ

 

Isolamendu-aste hauetan guztietan eta lagunak ikusi gabeko ordu askotan, Giltzarriko neska-mutilek beren sentimenduak eta emozioak berrikusteko denbora izan dute, eta, horietako askok, sentitzen ari zirenari hitzak (eta irudiak ere bai!) jartzea lortu dute. Pertsona batzuek hori guztia gurekin partekatu nahi izan dute, eta hortik sortu da gure sare sozialetan partekatu dugun atal hau: “Bihotzez”. Alazne, Alma, Itsasne, Alain… Kakunek ere bere konfinamenduaren aurpegi zirraragarrienetako bat erakutsi zigun.

Zuk ere zure sentsazioak eta sentimenduak partekatu nahi badituzu, hemen duzu zure espazioa. Bidali zure testua, bideoa edo partekatu nahi duzuna giltzarrietxean@gmail.com helbidera.

Hemen utziko dizugu Instagram kanalerako esteka, non gure bideo guztiak ikus ditzakezun.

https://www.instagram.com/giltzarri/channel/?hl=es

 

Giltzarri beti bihotzean.