Gazteek garatutako proiektu zientifiko bi saritu dute

Pasa den astean berri on bat ezagutu genuen. Hain zuzen ere, Antonio Trueba Institutuko ikasleek egindako proiektu bik kalitatezko nazioarteko sariak irabazi egin zituztela.

 

“A traves del espejo” ekimenean “Biology & Geology” ikasgaiko ikasleek heziketa emozionaleko proiektu elebidun batean parte hartu dute Ukrania eta Tunisiako ikasleekin batera.

 

Jon Rubiok, Giltzarriko kide eta Batxillergo ikasleak, proiektu honetan parte hartu du. Jonen hitzetan oso inportantea da emozioetan heztea autoezagutza eta besteekiko harremanak hobetzeko.

 

Beste proiektua, “Science timelife” proiektu zientifikoa, Batxillergo Zientifikoko lehenengo ikasturteko ikasleek garatu dute eta Historiaren denbora lerroan garatu diren aurrerapen zientifikoetan datza.

 

Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta eskerrik asko Barakaldo zientziaren ildora eramateagatik!