Joan den urriaren 21ean amaitu genuen proiektu polit hau, joan den ikasturte osoan Osakidetzarekin batera landu duguna.
Giltzarriko neska-mutil talde baten ekimenez, eta Kontseiluaren laguntzarekin, gure eskualdeko Osakidetzako taldera jo genuen, gazteei bihotz-biriketako larrialdi bat artatzeko prestakuntza eskaintzeko, baldin eta muturreko egoera baten aurrean bagaude, gure ikastetxeetan edo edozein lekutan.
2023. urte osoan oinarrizko prestakuntza egin dugu doktore eta erizain espezialistekin, eta, ondoren, Giltzarrin parte hartzen duten 100 neska-mutili baino gehiagori zuzendutako prestakuntza egin dugu.
Azkenik, urriaren 21ean, larunbata, Bihotz eta Biriketako Bizkortze Maratoia egin genuen Barakaldoko Frontoian, eta bertan parte hartu nahi izan zuten Barakaldoko biztanleei oinarrizko suspertze bat nola egin erakutsi genien. Prestakuntza hori ahalik eta herritar gehienengana zabaltzea da gure helburua, eta, horrekin batera, urtetik urtera bizitzak salbatzen laguntzea.